Goizeko albistegia
Joxe Mari Aizegari elkarrizketa, osteguneko 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Basque Culinary Center-eko zuzendariak, zentruak aurkeztu berri duen World Tourra azalduko du.
Basque Culinary Ceterrak mundua zeharkatuko duen ekimena antolatu berri du, elkarlanean oinarrituz, sukaldaritzako nazioarteko komunitate bat osatzeko asmoz. Horren harira, Vanessa Sanchezek Joxe Mari Aizega, zentroko zuzendaria elkarrizketatuko du eta Word Tour-Culinary Connection ekimenaren helburuengatik galdetuko dio. Mundu bira hau, sei lurraldetan izango da 2013an: Kolonbia, Brasil, Txina, Errusia, Singapur eta Txile.
Bestalde, elkarrizketaren ondorengo solasaldian, Ana Garbati, Iñaki Soto eta Carlos Fonseca kolaboratzaileek parte hartuko dute.
'Egun On Euskadi' gaur emitituko da goizeko 08:30etik aurrera ETB-2n.