Aste Santuko programazioa
Aste Santuan nobedadeak ETB-2n
A.H.
EITB
Bi saio berezi estreinatuko dira: Jose Antonio Perezen 'Perdiendo el Norte' eta 'Ongi Etorri', Patricia Gaztañagak aurkeztutako saioa.
ETB-2k Aste Santuan programazio berezia izango du. Besteak beste, bi saio estreinatuko ditu Pazko Astean. Gaur, apirilaren 1ean, Jose Antonio Perez blogari ezagunak "Perdiendo el Norte" saioa aurkeztuko du. Krisiari begirada berezia botatzen dio saioak, broma eta ironia puntuarekin egindako begirada.
Beste autonomia erkidegoetan bizi diren euskaldunen ikuspuntua erakusten du.
Asteazkenean, apirilaren 3an, Patrcia Gaztañagaren "Ongi Etorri, Casas con Encanto" saioa eskainiko da. Euskadiko etxe berezi eta bitxienak ezagutuko ditu Patriciak.
Saio berezi hauen estreinaldiarekin batera, zine eskaintza mamitsua ere eskainiko du ETB-2k. Quo Vadis, Ben Hur eta Spartacus filme klasikoen emanaldiez gain, arrakasta handiko pelikulak ere eskaini dira: Al límite de la verdad thrillerra, Ben Affleck eta Samuel L. Jackson aktoreekin; Clint Eastwoodek zuzendutako El principiante pelikula; eta The Dammed United. Benetako istorio bat du azken honek oinarri, eta umore beltzez dago kontatua.
Brian Clough entrenatzaileak Leeds United talde ingelesarekin lanean ibili zeneko 44 egunen berri emango du.
"Perdiendo el Norte"apirilak 1ean
Gaur, apirilak 1ean, ETB-2k "Perdiendo el Norte" saio berezia estreinatuko du, Jose Antonio Perez blogari ezagunak aurkeztuta. www.mimesacojea.com blogaren egilea, Estatuan barrena bidaiatuko du, beste autonomi erkidegoetan bizi diren euskaldunek krisiaren gainean duten ikuspuntua bilatzera. Asteleheneko saioa, Madrilen izango da, eta bertan bizi diren zortzi euskaldunekin topo egingo du. Josek bi kazetariekin, bi aktoreekin, erizain batekin, irakasle batekin, Telemadrid-en lan egindako produktore batekin, eta Hezkuntza Ministerioko aholkulari batekin hitz egingo du. Gonbidatuek hiria nola aldatu den azalduko dute eta krisiaren eta herrialdearen gainean duten ikuspuntua emango dute. Batzuetan itxaropenez beteriko iritzia izango da, beste askotan errukirik gabeko ikuspuntua, hala ere, gonbidatu denek umore puntua galdu gabe eskainiko dituzte euren testigantzak.
Patricia Gaztañagak "Ongi Etorri, Casas con Encanto" aurkeztuko du
Asteazkenean, apirilak 3an, Patricia Gaztañagak "Ongi Etorri, Casas con encanto" saioa aurkeztuko du. Euskal herrian barrena murgilduko da Patricia, Euskadiko etxerik bitxi eta berezienak erakusteko asmoz. Etxe hauetako jabeek erakutsiko dituzte euren bizitokiak kamera aurrean, eta bertan nola bizi diren kontatuko dute.
Asteazkeneko programak lau etxebizitza ezagutuko ditu. Hasteko, Lemoizko Andrakasen kokaturiko eraikin moderno bat ezagutuko du Patricia Gaztañagak. Iker Landa eta Maria Cubeiro dira jabeak. Ondoren, Elisa Muroren etxebizitza erakutsiko dute. Negurin bizi da eta antigoaleko gauzez beterik dauka pisua.
Horrez gain, Zarautzeko hondartzaren ondoko 180 metro karratuko etxebizitzan sartuko dira. Iñigo Echave diseinatzaile euskaldunaren etxea da eta berak dekoratu du etxea xehetasun guztiak zainduz. Amaitzeko, Patriciak etxe bioklimatiko bat erakutsiko du, Feng Shuiaren oinarriei jarraituz eraikitako etxea da, eta Karrantzako bailaran dago.