Itxi

Audientzia oharra

ETB-2, hiruhileko honetako bigarren telebista katerik ikusiena da

A,E.

EiTB

'Teleberri' albistegietan lider hirugarren hilabetez.

Euskal Telebistak 2013ko lehen hiruhilekoa %13,4ko audientziarekin itxi du. ETB-2k urteko lehen hiru hilabeteetan %10,3ko audientzia zatia eskuratu du eta Euskadiko bigarren telebista katerik ikusiena da. ETB-1ek, berriz, %2 izan du, ETB-3k 0,8% eta ETBK Sat-ek 0,3%.

'Teleberri' albistegia martxoan ere lider izan da hirugarren hilabetez jarraian. ETB-2ko albistegiek %17,5ko audientziarekin itxi dute hiruhileko hau. Horrez gainera, 131.000 ikus-entzule izan dituzte bataz beste eta 236.000ko audientzia metatua, EAEn eta eragin esparruan. Eguraldiaren tarteak %12,2ko audientzia du, eta lider da eguraldiko saioen artean.

Eguneroko beste saio batzuk ere audientzia nabarmena dute: 'Robin Food'ek %11 erdietsi du bataz beste, eta 'Ni Más Ni Menos' magazinak %14,2, urteko lehen hiru hilabete hauetan. Western zinearen tarteak %11,1 lortu du eta 'Euskadi Directo'k %12,8.

Ordutegi nagusian, 'El Conquistador del Fin del Mundo'k %20,5eko audientzia du igandeetan eta 'El Conquis 2013' debateak %11,8. 'La Noche de...' saioak %13ko audientzia zatia du bataz beste.

ETB-1en pilota emanaldiek %10,6ko audientzia eskuratu dute euskaldunen artean. Eskuz Binakako Txapelketako martxoaren 3ko emanaldiak %32,9 izan zuen, urteko ikusiena orain arte. Igandeetako saskibaloiak, berriz, 11,4%ko audientzia eskuratu du. Joan zen igandeko partidak, Uxue Bilbao Basket-Fuenlabrada, marka ondu zuen, %18,7ko audientzia eskuratuz euskaldunen artean.

'Goenkale'k, halaber, ikuslego euskaldunaren artean %10,7ko sharearekin ixi du hiruhilekoa.

Zinearen arrakasta Aste Santuan

Aipagarria da, besteak beste, 'Cine Sin Cortes'en barruan Ostiral Santuan Al límite de la verdad filmak izandako %11ko audientzia. Marka ona baita ere larunbat arratsaldean 'Siempre Cine' tarteko El jardinero fiel pelikularentzat: audientzian lider izan zen %13,3ko audientzia zatiarekin.