13. atala
Agateren aurkako duelua galduta, Arantza kanporatu dute
Agatek Arantza kanporatu zuen "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 13. ataleko dueluan. Condor taldera joateko eskaerarekin, Gokuk eta Chrisek argi erakutsi dute irabazi egin nahi dutela.
Guanacos taldea desagertu egin da, eta orain borroka Puma eta Condor taldeen artean dago. Baina, lehenik, Jose Luis Kortaren talde ohiaren partaideak bi taldeen artean banatu behar ziren. Berdeen bileran Gokuk eta Chrisek argi eta garbi utzi zuten irabazi nahi dutela. Biek nahi zuten Condor Juanitoren taldera joan, eta horrela egin zuten azkenean. Alexek eta Natyk ez zuen tutik ere esan, eta badirudi ez zaiela ezer axola.
Erabaki horrekin, bazirudien argi zegoela nork irabaziko zuen, eta horrela izan zen immunitate jokoan: Condor taldeak irabazi egin zuen, eta Puma taldea berriz ere kanpamentu oso txirora joan zen.
Pumas taldearen bileran, Juanitok Natyri eman zion immunitatea, Chrisek horrela eskatuta. Natyk duelura joan nahi zuela esan zuen, min hartuta baitago eta etxera joan nahi baitu. Natyk immunitatea zuenez, Pumas taldekoek ezin izan zuten duelura bidali. Horrela, talde gorriak Arantza aukeratu zuen duelura joateko eta Blanca Fernandez Ochoak Agate hautatu zuen, arrisku handirik hartu gabe. Azken honek erraz gainditu zuen Arantza, eta, beraz, gasteiztarra etxera joan zen.
Orain, Puma taldea goseak hiltzen dago, hurrengo immunitate jokoaren zain. Lasaitu ederra hartuko dute irabazten badute.