Zuzeneko emankizuna
CSKA Mosku-Caja Laboral, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Brabanteko Gezia lasterketa ere zuzenean eskainiko da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zuzeneko bi kirol emanaldi eskainiko dituzte ETB-1ek eta eitb.com-ek gaur. Txirrindularitza batetik, 15:20ean, Brabanteko Gezia, eta saskibaloia bestetik, 18:00etan, CSKA Mosku-Caja Laboral.
Belgika aldeko klasikorik ezagunenetariko bat da Brabanteko Gezia. Azken urteetan izandako irabazleen izenak aipatzea nahikoa litzateke lasterketa honen garrantziaz konturatzeko. Esate baterako, Johan Musseeuw, Michele Bartoli, Michael Boogerd, Silvain Chavanel, Philippe Gilbert edo Oscar Freire daude irabazleen artean. Kantabriarrrak hiru aldiz lortu zuen garaipena. Iazko irabazlea Thomas Voeckler izan zen. Txirrindulariek 200 km egin beharko dituzte eta ibilbidean zehar 25 muino gainditu beharko dituzte. Partaideen artean, Gilbert, Peter Sagan, Simon Spilak eta abar izango dira. Alfonso Arroio eta Xabier Usabiaga izango dira komentaristak.
18:00etan Moskurekin bat egingo dute, Caja Laboralek bertako taldearen, CSKAren, aurka jokatuko duen play-offetako lehen partida zuzenean eskaintzeko. Xabier de la Fuentek egingo du kontakizuna Josean Aldalur adituaren laguntzaz.
Loren 'La Entrevista' saioan
Bestalde, ETBKn 22:30etik aurrera ikusgai izango den 'La Entrevista' saioan Jose Ituartek Lorenzo Juarros Loren Realeko kirol zuzendaria hartuko du gonbidatu. Lehen taldea osatzen ari den denboraldi bikainaz eta Montanierri kontratua luzatzeko aukeraz mintzatuko dira. Aitzitik, badute kezkatzeko motiborik Donostian, bigarren taldea, Sanse, ez baitabil batere fin. Zenbait jokalarik kanpotik jaso ditzaketen eskaintzei buruz ere galdetuko dio Ituartek Loreni.