EITB Kultura
Fermin Muguruza 'EITB Kultura'n, aste honetan
A.E.
EiTB
Horrez gain, saio honek 'Espejito Espejito' Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai dagoen instalazioaz erreportajea eskainiko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Fermin Muguruza izango da aste honetan Euskal Telebistako 'EiTB Kultura' saioan. Kontrakantxa taldearekin oholtza gainean dago berriro irundarra, bere ibilbideko abesti ezagunenak eskaintzeko. No More Tour bira egingo du munduan barrena bost hilabeteetan, eta aste honetan Durangon eta Bilbon emango dituen kontzertuen aurretik 'EiTB Kulturan' izango da.
Horrez gain, El metodo Arrieta dokumentalaz, Moriarti produktoraren azken proiektuaz, arituko dira eta baita asteburuan Bilbon izango den Break On Stage jaialdiaz ere.
Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai dagoen 'Espejito Espejito' instalakuntzaren berri emango dute. Batzarretxea Edurne Zuri eta Zazpi Ipotxen etxea bilakatu dute Andrea Abaliak eta Sandra Rivolak.
'EiTB Kultura' astelehenean 00:30ean dago ikusgai ETB-1en.