Gaur
'Kontuz, Atsuak!' Korralitoaz
A.E.
EiTB
Maikrux eta Marikarmen Korralitoa Euskal Herrira iritsi direlakoan daude.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur, apirilak 14, 'Kontuz Atsuak' saioan Korralitoa gaiaz arituko dira Maikrux eta Maikarmen. R12ari gasolina botatzera joan dira eta kreditu txartelek ez dietela funtzionatzen ohartu dira. Gainontzeko aukera guztiak alde batera utzi eta gure atsuak ziur dira Korralitoa Euskal Herrira iritsi dela eta horregatik ez diela txartelak funtzionatzen.
Duela urte batzuk, Korralitoa iritsiko ote zen beldur, diru kantitate bat lurperatu zuten Euskal Herriko puntu ezberdinetan, eta diru hori lurperatzera joan nahiko dute, baina R12a gasolindegian utzi behar izan dutenez Ibarrako langostinoak motor elkarteko kideek eramango dituzte txoko guztietara. Nola ez, Maikrux eta Maikarmen motorista sutsu bihurtuko dira.
Arantzazun eta Oñatiko kanposantuan, Maikarmenen izeba Joxepitaren gorpuaren ondoan, lurperatu zuten dirua duela urte asko. Maletinak lurpetik atera eta berriro ere atsuen eskuetan daudenean ez dute jakingo diruarekin zer egin. Hori dela eta Iñigo Lamarca Arartekoarengana joan dira Bilboko bulegora eta dirua berari entregatu diote gehien behar dutenei emateko baldintzarekin. Donostiako kaleetan "reberendum" bat ere egin da herritarrek dirua banketxeetan edo koltxoi azpian gorde behar duten galdetzeko.
'Kontuz, Atsuak! 21:30ean hasiko da gaur gauean.