Cine sin cortes
'En Tierra Hostil', ostiral gauean, ETB2n
Sei Oscar sari dituen pelikula, tartean zuzendari eta pelikula onenarena, Irakeko gerran oinarrituta dago eta 22:30etatik aurrera ikusi ahal izango da. Ondoren, 'Hannibal' eskainiko du ETB2k.
En tierra hostil. Irudia: Summit Entertainment
Kathry Bigelow zuzendariaren En Tierra Hostil pelikula ostiralean ikusi ahal izango da ETB2n. 2009 urtean 6 Oscar sari eskuratu zituen zintak, tartean zuzendari eta pelikula onenaren sariak, eta 22:30etatik aurrera emango da.
Jeremy Renner, Anthony Mackie eta Brian Geraghty aktoreak dira istorio honetako protagonistak eta Irakeko gerran parte hartzen ari diren hiru marineren bizipenak kontatzen ditu. Soldaduak lehergaiak desaktibatzen dituen talde berezitu bateko kideak dira. Taldea Thompson sarjentuaren esku dago. Sarjentua hiltzean, kide berria helduko da taldera: James sarjentu arduragabea. Bere jarrerak taldeko beste bi kideek beren lanean bizi duten arriskuaren inguruan pentsaraztera bultzatuko ditu.
En Tierra Hostil amaitu ondoren, ETB2k Ridley Scott zuzendariaren Hannibal zinta eskainiko du. Anthony Hopkins, Julianne Moore eta Gary Oldam dira protagonista nagusiak.