Itxi

11:15ean

Roberto Jimenezekin elkarrizketa, gaurko 'ETB Hoy' saioan

A.H.

EITB

Bestalde, Vanessa Sanchez Crowdfunding-az arituko da bere bi gonbidatuekin: Ricardo Anton (Amasté) eta Pedro del Olmo (Arrazalo).

Olaia Urtiagak Roberto Jimenez PSN-PSOEko idazkari nagusia elkarrizketatuko du gaur 'ETB Hoy' saioan. Gonbidatuak Nafarroan bizi den egoera portikoaren gaineko hausnarketa sakona egingo du, eta bere alderdiak UPNren eta Yolanda Barcinaren aurrean duen jarrera aurkeztuko du.

Bestalde, Vanessa Sanchezek Ricardo Anton (Amasté) eta Pedro del Olmo (Arraztalo) elkarrizketatuko ditu. Internet bidez proiektu berrientzako finantziazioa lortzeko Crownfunding metodoaz arituko dira hizketan.

Amaitzeko, Adela Gonzalezek egun eguneko gaien inguruko solasaldia gidatuko du. Asteazken honetan, Victor Goñi, Iñaki Iriondo, Alberto Ayala eta Maria Luisa Garcia Franco izango ditu gonbidatu.

'ETB Hoy' asteazken honetan emitituko da goizeko 11:15etik aurrera ETB-2n.