Gaur goizean
Martin Garitanorekin elkarrizketa, 'ETB Hoy' saioan
A.H.
EITB
Vanessa Sanchez, gainera, We Are Standard taldeko kideekin izango da, getxoztarren disko berria ezagutzeko.
Martin Garitano
Olaia Urtiagak Martin Garitano elkarrizketatuko du ETB-2ko 'ETB Hoy' saioan, eta egun-eguneko gaien inguruko galderak egingo dizkio.
Horrez gain, Vanessa Sanchezek We Are Standard taldeko bi kide elkarrizketatuko ditu; Deu Txakartegi abeslari eta teklista, eta Willy Lopez bateria eta teklista. Getxoko taldeak hirugarren diskoa aurkeztuko du, Day.
Amaitzeko, Adela Gonzalezek egun-eguneko gaien inguruko solasaldia gidatuko du, Fermin Munarriz, Aitor Ubarretxena, Javier Vizcaíno eta Jose Mari Alonso lagun dituela.
'ETB Hoy', goizeko 11:15etik aurrera ETB-2n.