17:30ean
Buruz buruko txapelketa hasierako partida, ETB-1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Barriola- Arretxe II pilotarien arteko norgehiagoka eskainiko da Legazpitik zuzenean.
Buruz burukoan jokatuko dute pilotariak.
Sailkapen fasea amaitu ondoren, ostiral honetan hasiko da buruz buruko txapelketa Legazpin eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du arratsaldeko 17:30etik aurrera. Barriola eta Arretxe II –k jokatuko dute txapelketako partida, eta ondoren Xala - Zubieta eta Martinez de Irujo - Merino II bikoteek jardunaldiko bigarren norgehiagoka jokatuko dute.
Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute norgehiagokaren gaineko kontakizuna. Interneteko erabiltzaileek ere, emanaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute eitb.com-en.