Txirrindularitza
Italiako Giroa, zuzenean, ETB1 eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute eguneko etaparen kontakizuna.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Telebistak Italiako Giroa eskainiko du zuzenean, gaurtik aurrera. Arratsaldero kirol emankizuna osatuko du ETB1ek, Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren kontakizunarekin, etaparen nondik norakoak jarraitzeko. Emanaldia, halaber, eitb.com-en jarraitu ahal izango da streaming-aren bitartez.
Napolin hasiko da Giroaren 96. edizioa larunbat honetan eta datorren maiatzaren 26an amaituko da Brescian. Bertan gertatzen den guztia egunez egun jarraitu ahal izango dute ikus-entzuleek ETB1en arratsaldeko hirurak bueltan, Fermin Aramendi eta Xabier Usabiagaren eskutik, eta interneten. Zuzeneko emankizuna ikusterik ez dutenek bigarren aukera izango dute 20:30ean ETBK Sat-en.
Bestalde, 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietako kirol tarteetan egunero zabalduko diote leihoa Italiako Giroari, eguneko etaparen kronika egiteko.
eitb.com-en, telebistako zuzeneko irudiak ez ezik, etapa guztien profilak, lasterketaren bideoak, sailkapenak, kronikak eta argazkiak daude eskura, Xabier Usabiagaren blogarekin batera.
Futbola, pilota eta saskibaloia
Txirrindularitzaz gain, larunbateko kirol programazioan beste hainbat emanaldi nabarmendu daitezke. Hasteko, 13:00etan, Laudioko afizionatu mailako Gravn Txapelketako eskuzko finalak eskainiko dira ETBKn, Iñigo Aiestaran eta Jose Mari Zezeagaren eskutik.
17:30ean, ETB1en eta eitb.com-en, Bigarren B Mailako Bilbao Athletic-Alaves futbol neurketaren kontakizuna egingo dute zuzenean Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Joseba Urkiolak.
Ordu berean, ETBKn, areto futbol ligako Bartzelona-Rios Renovables partidaren ingurukoak ekarriko dizkigute Xabier Anduezak eta Juanma Ordozgoitik.
19:30ean, Endesa Ligako 32. jardunaldiko Cajasol-Uxue Bilbao Basket neurketaren kontaketa egingo dute ETB1en eta eitb.com-en, zuzenean, Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek.
Azkenik, Txemi Galarragak futbol jardunaldiko laburpenak ekarriko dizkigu 21:15ean ETB-1eko 'Gol Festa' saioan.