22:15ean
Espetxe-politikaz, 'Debatea' saioan
A.H.
EITB
Klaudio Landak Jonan Fernandez Bakea eta Bizikidetzako idazkaria elkarrizketatuko du, solasaldiari hasiera eman aurretik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur, osteguna, Klaudio Landak aurkeztutako 'Debatea' saioan espetxe-politikaz arituko dira solasean. ETAk indarkeriaren amaiera iragarri zuenetik, pausuak eskatu zaizkio Espainiako Gobernuari espetxe politikari dagokionez, baina Gobernuak, berriz, ETA disolbatu arte ez dela mugimendurik egingo erantzun du. Egoera honen aurrean, bizikidetzak politika mota hauek aldatzea eskatzen ote duen aztertuko dute ETB-1eko 'Debatea'n.
Hasteko, Klaudio Landak Jonan Fernandez Bakea eta Bizikidetzako idazkari berria elkarrizketatuko du. Ondoren, Eider Mendoza, Aintzane Ezenarro, Fabian Laespada, Andoni Unzalu, Josu Amezaga eta Arantza Azurza kolaboratzaileek solasaldi zabala egingo dute espetxe politikak hizpide hartuta.
'Debatea', 22:15etik aurrera ETB-1en.