Itxi

19. atala

Agate, etxera, eta Iñaki, finalera

Legez kanpoko hainbat jangai kendu zizkien Julianek lehiakideei. Iñakik immunitate jokoa irabazi zuen eta finalean izango da. Agatek ez zuen duelurik egin, krokodiloei beldur dielako.

Agatek ez zuen duelua jokatu ere egin. Kaiman muturzabal batzuk putzu batetik hartu eta kaiola batean giltzapetu behar zituzten, baina Zarauzko fisioterapeuta beldur zen, eta ez zuen parte hartu. Harrigarria dirudi finalera heltzeko hainbat astean zehar hainbeste sufritu ostean lehiakide bat dueluan beldur izatea. Antzerako zerbait gertatu zen joan den urtean Isa eta sugeekin. Agate kanporatuta, gorriek "lagun" bat gutxiago dute duelura norbait bidaltzeko izendapenetan. Badirudi ohitu direla Condor talde ohiaren "tiraniara". Azken orduko ustekaberik ez badago, urdinek beti egingo dute gorrien aurka.

19. atalaren hasieran Iguazura iritsi ziren lehiakideak eta Julianek miaketa egin zien. Legez kanpoko hainbat eta hainbat gai atzeman zizkien aurkezleak: gailetak, azukrea, ogitartekoak, erlojuak, eta abar. Juanito Oiarzabalek konturatu gabe kontatu zituen abenturaren lehen fasean egindako tranpak, eta ipurdia agerian utzi ditu bere taldekide ohiak. Ondorioz, janari guztia kendu zien Julianek, legez kanpo lortutakoa baina era zuzenean irabazitakoa ere. Ea nola konpontzen diren Misiones basoan janaria eskuratzeko.

Iñakik immunitate jokoa irabazi zuen, eta, ondorioz, finalerako txartela lortu zuen. Aise irabazi zuen fase berriko lehen proba. Azken garaipenerako faboritoetako bat dela erakutsi zuen Barakaldokoak joko ikusgarri hartan. Arrain bat ere irabazi zuen Iñakik, eta finalerako indarrak hartu zituen. Diana bidali zuen duelura, eta gainerako lehiakideek Alex aukeratu zuten.

Ea nola eragiten dien klimak eta ingurugiroak partehartzaileei. Misiones oihaneko beroak eta bertan dauden eltxo eta sugeek edozein momentutan bidali dezakete baten bat etxera bueltan.

Informazio gehiago (1)