22:30ean
Finalistak basatzan ikusiko ditugu, gaur, 'El Conquistador' saioan
Lehiaketako bigarren finalista nor izango den jakingo dugu aste honetako saioan. Igandean, 22:30ean, ETB-2n.
Gaur ezagutuko dugu El Conquistador del Fin del Mundo saioko bigarren finalistaren izena. Jokoa proba konbinatu bat izango da, eta lehiakideek igerian, nabigatzen eta eskalatzen aritu beharko dute, ikurrina dagoen lekura inor baino lehen heltzeko. Izan ere, irabazleak Iguazun egingo den final handirako txartel zuzena eskuratuko du.
Photo finish bidez jakingo dugu nor den azkena; pertsona hori Duelura joango da zuzenean. Iñaki da lasai dagoen bakarra, finalerako lehen txartela lortu baitzuen aurreko astean. Lehen finalistak adierazpen interesgarriak egingo ditu, Oskar lehian jarraitzen duten pertsona guztien artean berekoiena dela entzungo baitiogu.
Beroak, intsektuek, sugeek eta, batik bat, surik eta elikagairik gabe egoteak kinka larrian jarriko ditu partaideak. Gainera, Asanbladan jakingo dugu Condor taldeko emakumeek (Ixak, Martak eta Aissak) zein erantzun emango dioten Alexek egindako proposamenari; hau da, emakume guztiak elkartu, eta gizonezkoak abenturatik botatzen joateko ideiari.
Edonola ere, Duelua egingo duten hiru pertsonek erronka arriskutsua izango dute, basatzan jokatuko baitute proba.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa Hostoil ekoiztetxeak egiten du EUskal telebistarako, eta igandero izaten dugu ikusgai, gaueko 'Eguraldia' tartearen ostean, ETB-2n.