Itxi

23:15ean

Txiki Muñozekin elkarrizketa, gaurko 'Azpimarra+' saioan

A.H.

EITB

Maiatzak 30eko greba orokorrerako deialdiaz arituko da ELAko idazkari nagusia.

Maddalen Iriartek Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusia elkarrizketatuko du gaur ETB1eko 'Azpimarra+' saioan. Hitzorduan zehar, maiatzak 30eko greba orokorrerako deialdia eta bere sindikatuak dituen greba jardunaldi honen gaineko aurreikuspenak azalduko ditu gonbidatuak.

Ondorengo solasaldian, Idoia Mendia, Eneko Zarraoa eta Eguzki Urteaga hartuko dituzte gonbidatu. Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituak ere bertan izango dira ekonomiaren gaineko azterketa sakona egiteko.

'Azpimarra+' gaur emitituko da 23:15etik aurrera ETB1en.