Audientzia oharra
San Mamesen inguruko gau bereziak audientziaren interesa piztu zuen
A.H.
EITB
ETB2k 'El espíritu de San Mames' eta 'San Mames. 100 Años' dokumentalak eskaini zituen eta audientziaren harrera oso ona lortu zuten: %12,8 eta %13,8ko kuota lortu zuten, hurrenez hurren.
Astelehenean, ETB2k gau emanaldi berezia prestatu zuen San Mames futbol zelaiaren omenez. Aurten 100 urte beteko ditu estadioak eta San Mames Barriari emango dio lekukoa laster. Horren aurretik, Athleticek bertan bizi izan dituen momenturik garrantzitsuenak gogoratu zituen ETB2k, zelaiaren gaineko bi dokumentalaren emanaldiarekin: 'El espíritu de San Mames' eta 'San Mames. 100 Años'. Biek audientziaren interesa piztu zuten eta datu oso onak lortu zituzten.
Digytal ekoiztetxeako 'El espíritu de San Mames' erreportajeak %12,8ko kuota izan zuen, eta 372.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Euskadin eta eragin eremuan. Gertaera historikoen errekreazioek, izen handiko protagonistei egindako elkarrizketek eta artxiboko zein egungo irudiek osatu zuten saioa, eta 124.000 ikus-entzulek jarraitu zuten, bataz beste.
Ondoren, 'San Mames. 100 Urte', ETBko kirol taldeak ekoiztutako erreportajeak, audientziaren %13,8ko zatia mantendu zuen, San Mames zelaiaren kirol historia gogoratuz. Estadioa, futbolaren Katedrala bezala ezagutu da urte luzez eta hainbat kirol emanaldi gogoangarri bizi izan ditu. Bataz beste, 104.000 ikus-entzulek jarraitu zuten erreportajea Euskadin eta eragin eremuan, eta 222.000 lagunek saioarekin bat egin zuten emanaldian zehar.
Bi dokumentalak astelehen arratsaldean aurkeztu ziren EiTBko Bilboko egoitzan. Aurkezpenak partaidetza arrakasta handia izan zuen, eta Athleticeko historiako izen handi asko hurbildu ziren Multibox aretora.