Itxi

Zinema

Montxo Armendarizen 'Obaba', gaur gauean, ETB1-en

Filma Bernardo Atxagaren 'Obabakoak' eleberrian oinarrituta dago, eta misterioa eta gauza arrotzen bilaketa ditu ardatz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 23:10etatik aurrera, Montxo Armendarizen Obaba pelikula izango da ikusgai ETB1-en. Zuzendari nafarraren gidaritzapean lan egiten dute Pilar Lopez da Ayala, Juan Diego Botto, Barbara Lennie eta Eduard Fernandez aktoreek, besteak beste. Filmak drama kutsua du eta Obaba herriaren eta bertako herritarren errralitatea kontatzen du.

25 urte dituen Lurdes gaztea Obabara abiatuko da motxilan bideo kamara bat duela. Lurdesek Obaba eta bertako herritarren errealitatea grabatu nahi ditu. Obaba ez da, ordea, berak uste bezalakoa. Merche, Ismael edo Tomas herritarrak iraganean ainguratuta bizi dira eta ezin dute aurrera egin.

Pelikula 1998an Narratiba Sari Nazionala lortu zuen Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberrian oinarrituta dago.

Bideoak (1)