Itxi

Larunbatean, 21:45ean, ETB1en

Xegone, 'Baztan' pelikulan, larunbatean, ETB1en

I.A.

ETB1ek "Baztan" pelikula estreinatuko du. Xegone "Conquis" saioko zazpigarren edizioko lehiakidea azaltzen da film honetan.

Ziur Felipe Zaharrea "Xegone" abeltzaina ezaguna dela Euskal Telebistaren telerrealitate saioko jarraitzaile gehienen artean. "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren zazpigarren edizioan parte hartu zuen eta, garailearen ikurrina irabazi ez bazuen ere, ikusleen lehiakide gogokoenaren saria eskuratu zuen. Zigakoak une ederrak eskaini zizkigun telebistan, hala nola bere bizitzan lehen aldiz negar egin zuenean. Jose Luis Kortari agur esan zionean bota zituen bere lehen malkoak Xegonek.

Kastinga egin zuenean esan zigun nafarrak "Baztan" Mikel Elizalderen filmean parte hartu zuela.

"Baztan", larubatean, ETB1en

Euskal Telebistaren lehen kateak estreinatuko du agoteez ari den filma telebistan. Larunbatean, ekainak 15, emitituko dute, 21:45ean, ETB1en.

"Gehiengoak gutxiengoa suntsitzen du": gai hori askotan agertzen da zinema munduan eta Nafarroako Baztan haranaren izen bera daraman pelikulak hori baieztatzen du. Iñaki Elizaldek zuzendu zuen "Baztan", eta Agoteei buruzko pelikula bat filmatzen ari den talde baten istorioa da. Carmelo Gomez, Unax Ugalde, Kandido Uranga, Joseba Apaolaza eta Txema Blasco dira protagonistak. Eta, noski, esan bezala, gure Xegonek ere paper txikitxo bat du pelikulan.

 

Xegone zaldi gainean, "Baztan" pelikularen irudian.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)