Itxi

Gauerdian

Munduko bi txapelketa bikain, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.A.

EiTB

Pisu erdiastunekoa bat, Nathan Cleverly eta Robin Krasniqi artean, eta pisu arineko bestea, Miguel Angel Garcia-Orlando Salido.

Munduko bi txapelketa bikain dakartza aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak. Lehenengoa, pisu erdiastunekoa izango da: Nathan Cleverly eta Robin Krasniqi aurrez-aurre. Cleverly galestarrak 25 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Gainera, bost aldiz izan da Munduko Txapeldun. Krasniqi alemaniarrak 39 garaipen lortu ditu orain arte eta bi neurketa galdu. Hauxe da berarentzat aurreneko munduko txapelketa.

Bigarren norgehiagoka luma pisukoa izango da eta mexikar jatorriko bi boxeolariren arteko borrokaldi ikusgarria. Alde batetik, Miguel Angel Garcia, orain arte egin dituen 30 neurketak irabazi dituen mutila. Jotzaile gogorra da. Bestetik, Orlando Salido, lau aldiz munduko tituluaren jabe izandako boxeolaria.

'Boxeo Izarrak' gaur gauerdian izango da ikusgai ETB1en eta larunbatean ETBKn 23:50ean. Pedro Mari Goikoetxea aurkezle eta zuzendariak Manu Maritxalar aditua izango du lagun.