Itxi

Kirol emanaldiak

Igandean hasiko da estropada denboraldia ETBn

A.A.

EiTB

San Miguel eta Euskotren Liga osoak, Bizkaia-Gipuzkoa desafioa, ARC-KAE Ligako bi proba, Euskadi eta Espainiako txapelketak eta Kontxako Bandera eskainiko dira ETB1en eta eitb.com-en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Igandean abiatuko da estropada denboraldia Euskal Telebistan, Bartzelonan jokatuko den Euskadi Basque Country Banderaren emanaldiarekin. San Miguel eta Euskotren Liga osoa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.com-en, baita Euskadi eta Espainiako txapelketak, eta Kontxako Bandera ere.

Bestalde, ARC-KAE Ligako bi estropada eskainiko dira: Petronor Bandera, Zierbenatik, ekainaren 23an, eta oraindik zehaztu gabeko beste bat. Halaber, datorren ostiralean, ekainak 21, Bilbon izango den Bizkaia-Gipuzkoa desafioan ere izango dira ETBko kamerak.

Mikel Olazabalek gidatuko ditu estropada emanaldiak, Ibon Gaztañazpi adituaren laguntzaz, eta Amane Ibañezek protagonisten hitzak bilduko ditu.

Suitzako Itzuliko azken etapa eta Zarauzko pilota jaialdia

Igande honetan zuzeneko beste bi kirol emanaldi izango dira Euskal Telebistan. Suitzako Itzuliko azken etapa 16:20etik aurrera izango da ikusgai ETBKn, Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren eskutik.

17:00etan, Zarauzko pilota jaialdiaren berri emango dute Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak. Julen Retegi eta Ion Jaunarena izango dira nor baino nor lehenengo partidan, Nafarroako Lau T'erdiko Txapelketaren barruan. Ondoren, Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Urrutikoetxeak Buruz Buruko Txapelketako hirugarren eta laugarren postua jokatuko dute. Amaitzeko, Olaetxea-Ladis Galartza eta Olazabal-Larrinaga bikoteak izango dira aurrez aurre.

Bideoak (1)