Audientzia oharra
Buruz buruko finala nagusi, %23,9ko audientzia zatiarekin
A.H.
EITB
2006 urteaz geroztik finalik ikusienta izan da, eta 328.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.
Igandean Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok jokatutako buruz buruko finala nagusi izan zen bere ordu tartean. Emanaldiak azken urteetako audientzia datuak gainditu zituen, eta 2006az geroztik finalik ikusiena izan da. Norgehiagokak %23,9ko audientzia zatia lortu zuen, pasa den urtean baino 3,7 puntu gehiago, eta euskaldunen artean %34,3ko audientzia izan zuen.
Energia handiko finala izan zen, eta bataz beste 211.000 ikus-entzule lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Audientzia metatuari dagokionez, 328.000 lagunek egin zuten bat emanaldiarekin.
Olaizola II.ak erraz gainditu zuen Irujo, iazko emaitza berdinarekin, 22-7, eta bere laugarren txapela lortu zuen.