Itxi

Txirrindularitza

Frantziako Tourra, larunbatetik aurrera, zuzenean, ETB1en

A.A.

EiTB

eitb.com atarian ere jarraitu ahal izango dira zuzenean etapak.

Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea

Frantziako Tourra zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.com atarian larunbatetik aurrera. Ekainaren 29tik uztailaren 21era bitartean jokatuko den lasterketaren kontakizuna Fermin Aramendik egingo du, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea adituak lagun dituela. Gehientsuenetan, bazkalostean hasiko da emankizuna, 'Gaur Egun' albistegiaren ostean. Baina zenbait egunetan, etapa nagusietan edo esanguratsuetan, goizetik ere egingo dute. Lehen jardunaldian hala gertatuko da.

Eguneko etapa zuzenean jarraitzerik ez dutenek beste aukera bat izango dute ETBKn, 17:30ean eta goizaldeko ordu batean. Gainera, goizeko lehen orduan bezperako etapa emango da.

Mendeurreneko Tourra izango da aurtengoa, eta, ohi denez, momentuko txirrindulari onenak lehiatuko dira bertan. Korsikan abiatu eta Parisen amaituko den lasterketak erlojupeko hiru proba izango ditu eta goi mendiko bost etapa, bi Pirinioetan eta hiru Alpeetan. Hiru hauek batik bat erabakigarriak izango dira, azken astean jokatuko baitira.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)