Zinema
'Ander', larunbatean, ETB1en
Roberto Castonen pelikula emango du Euskal Telebistak lehen katean larunbatean 21:45etatik aurrera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Telebistaren lehen kateak Ander pelikula eskainiko du larunbatean. 21:45etatik aurrera ikusi ahal izango da Roberto Castonen lana. 2008ko udan Zeanurin grabatutako pelikula hau homosexualitatea jorratzen duen euskarazko lehen filma da.
Ander da istorio honetako protagonista. Baserrian bizi da ama eta arrebarekin, eta lanean ari zela min hartu ondoren, baserriko lanetan laguntzeko Peruko etorkin bat hartuko dute etxean. Inork halakorik espero ez badu ere, etorkinaz maiteminduko da Ander.
Berlingo Zinemaldian estreinatu zen Ander, eta Arte eta Saiakera Zinema Saria jaso zuen. Horrez gain, sexu askatasunaren inguruko euskal film honek beste hainbat sari eta aipamen ere jaso ditu.
Ander, larunbatean, 21:45etan, ETB1en.