Kirol emanaldia
Frantziako Tourraren zazpigarren etapa, zuzenean, gaur arratsaldean
A.H.
EITB
Montpellier eta Albiren arteko 205,5 kilometroko iblbidea izango du ostiraleko etapak.
Euskal Telebistak eta eitb.com-ek zuzenean bat egingo du gaur Frantziako Tourraren zazpigarren etaparekin, 14:55etik aurrera. Montpellier eta Albiren arteko 205,5 kilometroko ibilbidea izango da. Etaparen lehenengo partean mendate igoerak topatuko dituzte txirrindulariek; amaieran, aldiz, ibilbidea laua izango da. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak emango dute etaparen berri ETB1en.