Zuzenean
Kirolez blai, igandean, ETB
A.A.
EiTB
Frantziako Tourreko 9. etapa oso-osorik eskaintzeaz gain, Olaizola II-Irujo Nafarroako 4 1/2ko finala eta Moañako XXXI. Bandera ere eskainiko ditu ETBk.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Telebistak oso-osorik eskainiko du igandean jokatuko den Frantziako Tourreko 9. etapa. Pirinioetan barna egingo duten bigarren jardunaldiaren kontakizuna ETB1en hasiko da 11:15ean. 12:35ean ETB2ra pasako da emankizuna, Olaizola II.aren eta Irujoren arteko Nafarroako 4 1/2ko finala eskaintzeko. 15:00etatik amaitu artekoa ETB1en izango da ikusgai. eitb.com atarian ere jarraitu ahal izango da zuzenean emankizuna.
168,5 kilometro izango dituen mendi maratoiak ikuskizun paregabea eskainiko du ezbairik gabe, eta guztiaren kontakizuna egingo dute zuzenean Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak.
Arestian esan bezala, 12:35ean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den Nafarroako lau t'erdiko finala eskainiko du ETB1ek zuzenean: Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Koldo Aldalur izango dira berriemaile.
Jaialdia, osorik, arratsaldean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.com-en, 17:30etik aurrera. Atariko partidan bi bikote izango dira nor baino nor gehiago: Victor-Untoria eta Jaka-Laskurain.
Azkenik, estropada zaleek ETBK eta eitb.com-en jarraitu ahal izango dute igande honetako jardunaldia, zuzenean baita ere, 12etan. Moañako XXXI. Banderan gertatzen dena Mikel Olazabalek eta Ibon Gaztañazpik kontatuko dute.