22:15ean
Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo, 'Sanferminak 2013' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, eguneko entzierroaren berri emango dute eta su artifizialak eskainiko dituzte zuzenean.
Gauero bezala, Lierni Agirrezabalak eta Xuban Intxaustik Baluarte jauregitik San Fermin jaien festa giroa nolakoa den kontatuko dute zuzenean. Gaurko saioan, Iosu Vazquez entzierroetako korrikalari ohia izango dute lehenengo, eguneko entzierroa komentatzeko eta aztertzeko. Ondoren, Virginia Maraña erreportariak entzierroa bertatik bertara nola jarraitu duen erakutsiko du, Estafeta kaleko balkoi batetik. Bestetik, familiek eta umeek barraketan zeinen ongi pasatzen duten ere erakutsiko dute.
Eguneko gonbidatua Zuriñe Hidalgo, Sakanako Hesian taldeko abeslaria, izango da. ETB1eko 'Kantuan' saioan aritu zen, eta gainera, EiTB 30. urteurreneko bideoklipa egin zuen, kantua berak kantatzen baitu. Horretaz guztiaz eta kontu gehiagoz arituko dira Zuriñerekin.
Saioak 23:00etan, zuzen-zuzenean, su artifizialak eskainiko ditu. Nazioarteko lehiaketaren barne, asteazkenean, Valentziako Focs d´artifici Europlá etxearen txanda izango da. Valentziarrek beti eskaintzen dute ikuskizun bikaina.
'Sanferminak 2013', 22:15etik aurrera, ETB1en.