22:00etan
'Puntako Errekortariak 2013' larunbatean, ETB1en
A.A.
EiTB
Iragan ekainaren 30ean Teruelen jokatutako lehiaketaren kontakizuna egingo dute Imanol Artolak eta Miguel Zendoiak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Errekortari emankizun berezia eskainiko du ETB1ek larunbat honetan, 22:00etan. Pasa den ekainaren 30ean Teruelen jokatutako lehiaketaz gozatzeko parada izango dute ikus-entzuleek, egungo errekortari onenekin.
Datorren uztailaren 25ean Azpeitian egingo den Errekortari Txapelketa Nagusiaren atarikoa izango da larunbat honetan Euskal Telebistak eskainiko duena. 18 errekortari izango dira nor baino nor gehiago, Buenavista ganadutegiko zezenekin.
Imanol Artolak eta Miguel Zendoiak egingo dute 'Puntako Errekortariak 2013' emankizunaren kontakizuna.