Itxi

22:30ean

Udako etxeen inguruko 'Ongi Etorri' berezia, gaur

A.H.

EITB

Sara Gandarak Hondarribia, Angelu, Fruitz eta Plentzia bisitatuko ditu.

Sara Gandarak aurkeztuko du 'Ongi Etorri' berezi hau

Eguraldi ona aprobetxatuz, Sara Gandarak uda protagonista izango duen 'Ongi Etorri' saio berezia gidatuko du astelehenean. Lau etxe oso berezi ezagutuko ditugu, elkarren artean alde handiak dituztenak, baina uda igarotzeko ezin hobeak.

Hondarribian antigoaleko altzari eta objektuz beteriko etxea erakutsiko dute; Plentzian, berriz, ikuspegi ederrak dituen txaleta. Halaber, familia bakarrarentzat eraikitako etxe modernora bisita egingo dute Angelun; jacuzzi eta guzti duen etxea erakutsiko digute. Azkenik, hondartza baten antzera, harezko igerileku ikusgarria duen etxea Fruitzen. Lau etxe harrigarri hauen jabeek ateak irekiko dituzte, uda Euskal Herrian nola igarotzen duten erakusteko.

'Ongi Etorri' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera ETB2n.