Itxi

Zuzenean

Tourreko azken etapa eta Orioko Ikurrina, igandean, ETB1en

A.A.

EiTB

Automobilismoari eta herri kirolei ere tartea egingo die ETBko kirol programazioak.

Froome

Frantziako Tourrak azken etapa du igandean. Lasterketa handiaren mendeurrena izaki, azken jardunaldia berezia izango da, arratsaldez jokatuko baita etapa, ibilbide ahaztezinarekin. 17:40ean hasiko da emanaldia zuzenean eitb.com eta ETB1en, eta Iluntze gau partean, lasterkariak helmugara iritsi artekoaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak.

Eguerdiko 12etan, ohi denez, estropaden leihoa zabaldu ETB1 eta eitb.com-ek. Euskotren eta San Miguel Ligako arraunlariek Oriko Ikurrina jokatuko dute, eta bertan gertatzen denaren berri emango dute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Amane Ibañezek zuzenean.

14:35ean, ETBKn, automobilismoko Euronascar txapelketako bi probaren laburpena egingo du Iñaki Mikeok: Ingalaterrako Saria eta Tours Speedway Saria.

Azkenik, 16:00etan, ETB1en, herri kirolei eskainitako tartean, Euskadiko Sega Txapelketaren ingurukoak ekarriko ditu Koldo Aldalurrek.