Kirolak
Estropadak, automobilismoa y erremontea, larunbatean, ETBn
18:00etan Iberdrola Bandera emango da ETB1en. Ondoren, ETBKn 3 Formulako Ingalaterrako Saria eta erremonte partidak izango dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Frantziako Tourraren emanaldiaz gainera, larunbatean, gustu guztientzako kirol eskaintza izango da Euskal Telebistan: estropadak, automobilismoa, erremontea eta futbola.
18:00etan, estropaden txanda izango da ETB1en. Iberdrola Bandera jokatuko dute Pasai Donibanen, lehendabizi Gipuzkoako Ligako emakumezkoek eta ondoren San Miguel Ligako gizonezkoek. Mikel Olazabalek eta Ibon Gaztañazpik egingo dute kontakizuna eta Amane Ibañezek elkarrizketak.
ETB1eko kirol programazioa osatzeko, Realak Toulouseren aurka jokatuko duen futbol partidaren laburpena egingo du Igor Sarriegik. Beasainen jokatuko da neurketa eta Kilometroak 2013 jaiaren aldekoa izango da.
Automobilismoa eta erremontea ETBKn
19:15ean automobilismoari egingo diote tartea ETBKn. 3 Formulako Ingalaterrako Sarian gertatutakoak bilduko ditu Gerardo Puentek.
Eta, amaitzeko, 20:25ean, Juaristi-Agirrezabala / Etxeberria IV-Barrenetxea erremonte partida izango da ikusgai. Iñigo Aiestaranek eta Manuel Arrizabalaga Matxinek egingo dute hilaren 13an Huarten jokatutako neurketaren kontakizuna.