Itxi

Audientzia oharra

'La Noche de… Sigo como Dios', bere ordu tartean nagusi

A.H.

EITB

Saioak eta ondoren emandako pelikulak, 307.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuten.

'La Noche de…' saioak Sigo como Dios komedia dibertigarria eskaini zuen eta ikus entzuleen aukerarik gustukoena izan zen asteartean ordutegi nagusian. Felix Linaresek egindako filmaren aurkezpenak bakarrik, % 14,3ko audientzia zatia lortu zuen, eta 125.000 ikus-entzule bataz beste, Euskadin eta eragin eremuan.

Saioak orokorrean, %12.9ko audientzia kuota izan zuen eta bere ordu tartean nagusi izan zen pelikularen amaierara arte. 307.000 ikus-entzulek bat egin zuten 'La Noche de…'rekin, saioaren eta filmaren emanaldian zehar.

Steve Carrell eta Morgan Freeman dira Sigo como Dios pelikularen protagonistak. Carell kongresurako hautatu berria izan den politikari estatubatuarra da eta jainkoak, Morgan Freemanek, ontzi erraldoi bat eraikitzeko eskatuko dio, aurreikusita duen uholde unibertsalaren aurrean.