23:00etan
Baionako jaien agurra, igandean, zuzenean, ETB1en
A.A.
EiTB
Lierni Agirrezabalak eta Joanes Passicotek gidatuko dute emanaldia, zenbait gonbidatu lagun dituztela.
Datorren igandean, uztailak 28, Baionako Udaletxean egongo da ETB1 zuzen-zuenean, hiriko besten agurra eskaintzen. Lierni Agirrezabalak eta Joanes Passicotek gidatuko dute saio berezia udaletxe barruko areto nagusitik, eta udaletxe kanpoaldean ere ibiliko dira bertako giroa erakusteko asmoz.
Aurkezleak ez dira bakarrik egongo, haiekin batera, Maddi Sarasua bertsolaria, Guillaume Irigoyen ETBko kazetaria, Caroline Phillips abeslaria, eta Jean Marc Landarretxe, Xabi Harluxet eta Iban Ithurbide baionarrak izango dira. Gau borobila beraz, Baionako jaiak amaitzeko. Guzti hori, zuzen-zuzenean, gaueko 23:00etatik-00:00etara.