Itxi

Zinema

Zinema nagusi, larunbatean, ETB2n

'El extraño', 'De una época a otra' eta 'Instinto homicida' pelikulak ikusi ahal izango dira.

'El extraño' ETB2n

Euskal Telebistaren bigarren kateak zinemaz gozatzeko arratsaldea prestatu du larunbaterako. 16:00etan hasita, El extraño, De una época a otra eta Instinto homicida pelikulak ikusi ahal izango dira.

Halle Berry eta Bruce Willis protagonista diren El extraño filma de ikusi ahal izango den lehenik. Berry kazetari baten paperean ikusi dezakegu bertan. Gaztaroko lagun baten hilketa argitzeko asmoz, ikerketa egitea erabakiko du kazetariak. Susmagarri nagusia publizista ezagun bat da.

Ondoren De una época otra abenturazko pelikula izango da pantailan. 13 urteko haur bat mende ezberdinetako munduetan barrena bidaiatzeko ahalmena duela konturatzen denean, horietan barrena ibiltzea erabakiko du. Bidaia horietan belaunaldiz belaunaldi familiak ezkutuan izan dituen sekretuak ezagutuko ditu.

Arratsaldea amaitzeko, Instituo homicida eskainiko du ETB2k. Joanne Killbour detektibe ohiak, unibertsitatean lan egiten du eta tokiko telebista batean parte hartzen du. Aspaldi jazotako gertakariak gogor itzuliko dira bere bizitzara,  senarraren hilketaren kasua, berriz ere irekitzen dutenean.