Itxi

Zuzeneko emanaldiak

Athletic-Niza eta Sellaren jaitsiera, larunbatean, ETB1en

M.A.

EITB

Gainera, zaldi jauzien Coruñako Saria izango da ikusgai ere.

Larunbatean, abuztuak 3, Euskal Telebistako lehen kateak zuzeneko bi kirol emanaldi eskainiko ditu. Alde batetik, goizean, Sellaren jaitsiera ospetsua, eta arrats partean, Athletic-Niza futbol partida.

Eguneko kirol eskaintza eguerdiko hamabietan hasiko da, kanoa proba batekin. Asturias aldera joko dute ETBko kamerek, Sella ibaiaren jaitsiera ospetsua zuzenean jarraitzeko. Juanan Legorbururen eskutik, Arriondas eta Ribadesella herrien arteko 20 kilometroetan gertatzen denaren berri jarraitu ahal izango dute ikus-entzuleek.

Ondoren, futbolari egingo diote tarte. 18:00etatik aurrera, zuzenean, Donibane Lohizunetik, Mikel Ibargoien eta Angel Garitano 'Ondarru' esatariek Athletic-Niza norgehiagoka jarraituko dute. Seaska Ikastolen Elkartearen aldeko aurre denboraldi partidua jokatutako dute Ernesto Valverderen mutilek.

Bestalde, ETBK katean Zaldi Jauziak izango dira ikusgai 19:30etik aurrera. Pedro Mari Goikoetxeak uztailaren 28an jokatu zen Coruñako Sariaren kontakizuna egingo du.

Bukatzeko, kate berean, 20:30ak aldera, Egiguren II-Txasio eta Aritz Erkiaga-Enbil bikoteen arteko zesta norgehiagoka emango da. Iñigo Aiesaranek eta Jabier Arkarazok egingo dute kontakizuna.