Itxi

Abuztuak 7tik 11ra

Burgoseko Itzulia, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Euskal Telebistak bat egingo du lasterketarekin egunero, 15:45etik aurrera. Etapa zuzenean jarrai dezakezu baita ere eitb.comen.

Burgoseko Itzulia zuzenean ikusi ahal iango da egunero eitb.com-en eta Euskal Telebistan igandera arte, abuztuaren 11 arte. ETB1ek egunero egingo du bat lasterketarekin 15:45etik aurrera; Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga adituak izango dira zuzeneko emanaldiaren gaineko kontakizunaren arduradun. Interneteko erabiltzaileek ere txirrindularitza proba jarraitzeko aukera izango dute streamingaren bidez, eitb.com-eko Kirolak atarian.

Itzuli honek maila altuko partaidetza izango du aurten. Azken garaipena eskuratzeko faboritoen artean daude Italiako Giroaren irabazlea, Vicenzo Nibali (Astano Pro Team), eta hirugarren sailkatua, Carlos Betamcur (AG2R); baita Frantziako Tourrean bigarren postua eskuratu zuen Nairo Quintana (Movistar) ere. Eurekin batera, Samuel Sanchez (Euskaltel), Ivan Basso (Cannondale) eta Dani Navarro (Cofidis) txirrindulariak egongo dira.

Burgoseko Itzulia EiTB Nahieranen ere ikusi ahal izango da.

Etapak

Burgosko Itzuliak bost etapa izango ditu, eta horietatik lau gain batean bukatuko dira: Castillo de Burgos, Clunia, Ojo Guareña eta Neilako aintzirak.

Lehen etapa (abuztuak 7): Burgos - Burgos, 139 km.

Bigarren etapa (abuztuak 8): Roa de Duero - Cluniako hiri erromatarra, 157 km.

Hirugarren etapa (abuztuak 9): Cuatro Villas (Villadiego) - Ojo Guareña, 175 km.

Laugarren etapa (abuztuak 10): Doña Santos Burpellet - Santo Domingo De Silos, 162 km.

Bosgarren etapa (abuztiak 11): Comunero de Revenga - Lagunas de Neila, 170 km.

Informazio gehiago (3)