Itxi

Zuzenean

Donostiako Aste Nagusiaren hasierako kanoikada, ETB2n eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Gainera, ETB1ek Su Artifizialen Donostiako Nazioarteko 50. Lehiaketa eskainiko du egunero.

Donostiako Aste Nagusiaren jarraipen berezia egingo du Euskal Telebistak datozen egunetan. Larunbat arratsaldean jaien hasierako kanoikada eskainiko dute ETB2k eta eitb.com-ek zuzenean. Larunbatean bertan hasi eta hilaren 17ra arte, Su Artifizialen Donostiako Nazioarteko 50. Lehiaketaren eguneroko ikuskizunak eskainiko ditu ETB1ek zuzenean. Astelehenean Piraten Abordaia izango da ikusgai, baita ere zuzenean, eta datorren larunbatean Txistulari Kontzertu Nagusiaz gozatzeko parada izango da, biak ala biak, ETB1en. Emanaldi guztiak eitb.com-en izango dira ikusgai, streaming bidez.

Artillero 2013

Donostiako Aste Nagusiaren hasierako ekitaldia ETB2n jarraitu ahal izango da larunbatean, 18:20etik aurrera. Aunitz Alberdi arduratuko da kontakizunaz; Maite Eskarmendik eta Luisma Laboak, berriz, Alderdi Ederren bizi den giroaren berri emango dute, eta elkarrizketak egingo dituzte, protagonistei eta bertara hurbilduko diren herritarrei.

Zebait gonbidatu berezi izango dituzte emanaldian zehar. Hala nola, Oihan Vega Gazteako esatari eta DJa, Patxo Telleria eta Pepon Nieto aktoreak, eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea.

Festa hasi aurretik goizean zehar hirian gertatutakoaren kronika ere egingo dute. Eta zenbait aurpegi ezagunen agurrak emango dituzte: Santi Auzmendi, Oscar Terol, Miriam Cabeza, Pedro Subijana, Peio Ruiz Cabestany, Martxelo Rubio, Nagore Perez, Estitxu Sudupe, Elena Arzak eta Naroa Agirre.

Aste Nagusia Kanoikadarekin abiatuko da ohi denez, eta festetan musutruk aritzen diren boluntarioek kantatuko dute 'Artillero' kanta, Donostiako Udaleko ordezkariekin batera.

Donostiako Su Artifizialak 2013

Bestalde, Su Artifizialen Donostiako Nazioarteko 50. Lehiaketa larunbat gauean hasiko da Kontxako Badian, eta ETB1ek zuzenean eskainiko ditu ikuskizunaren ekitaldi guztiak. Lehen gaueko su festa Pirotecnia Zaragozana etxeak eskainiko du.

Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute gauero suen ikuskizuna, 22:30etik aurrera. Lierni Agirrezabalak eta Unai Etxabek, berriz, Donostiako Aste Nagusian gertatzen denari buruzko erreportaje bereziak aurkeztuko dituzte eta hondartzatik suak nola ikusten diren kontatuko dute.

Larunbateko saioan, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Saioa Martija Euskal Telebistako kazetaria izango dituzte gonbidatu. Erreportajeen artean, berriz, Lierni nekazal azoka eta eskulangintza azokara joango da. Unai berriz, Artillero ekitaldian izango da, bertan gertatzen diren sekretu guztiak erakutsiz.

Albisteak (1)