Itxi

Asteartean

Iñaki Errasti eta Ainhoa Goikoetxea, 'Donostiako Suak 2013' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Valentziako Porifantasia pirotekniaren su artifizialak eskainiko dituzte.

Gauero bezala,  Agustin Ezenarro eta Izaro Iraeta Kontxako pasealekutik arituko dira zuzen-zuzenean Donostiako jaien eta su artifizialen inguruko programa eskainiz. Astearte gaueko gonbidatuak, Iñaki Errasti, Kaikuko arraunlaria eta Ainhoa Goikoetxea, Euskal Telebistako tertulia-kidea izango dira.

Honez gain, erreportariek, Lierni Agirrezabalak eta Unai Etxabek, egunean zehar Donostiako giroaren inguruko hainbat bideo erakutsiko dituzte. Asteartean, Lierni irlara doan txalupan bidaliko dute, eta Unai berriz, waterpolo herrikoian ibiliko da.

Gauari amaiera borobila emateko su artifizialen nazioarteko 50. lehiaketan parte hartuko duen hurrengo piroteknia izango dute: Valentziako Pirofantasia piroteknia.

'Donostiako Suak 2013' astearte honetan emitituko da, 22:00etatik aurrera ETB1en.

Informazio gehiago (2)