Aste honetan, zine eskaintza
Zinema gauak, uda honetan ETB2n
A.H.
EITB
Euskal Telebistak hiru pelikula eskainiko ditu aste honetako primetimean: Billy Elliot. Quiero Bailar, Mystic River, eta El Patriota.
Aste honetan, zine apustua egingo du Euskal Telebistak, eta hurrengo hiru gauak arrakasta handiko pelikulekin beteko ditu. Asteazkeneko primetimean, Billy Elliot. Quiero Bailar film hunkigarria eskainiko du bigarren kateak. Ostegunean, berriz, Clint Eastwooden Mystic River maisulana; eta ostiraleko hitzordu zinematografikoa, Mel Gibson eta El Patriotarekin izango da.
Asteazkenean, Billy Elliot. Quiero bailar
Asteazken honetan, Euskal Telebistak Billy Elliot. Quiero bailar, komedia hunkigarria eskainiko du, norberaren ametsak lortzeko grinaren adibide ezin hobea. Cuatro bodas y un funeral eta Notting Hill pelikulen ekoizleen eskutik, filma hiru Oscar saritarako proposatu zuten, eta nazioarteko arrakasta handia izan zen zine britainiarrarentzat.
Filmak, meatz herri baten bizi den ume bat hartuko du protagonista. Beste gainontzeko umeengatik laster bereiziko da, boxeo eskularruak alde batera utzi eta balet jantzia hartuko baitu haien ordez. Bere inguru sozial eta familiarrak ordea, dantzarengandiko pasio hori ezkutatzera eramango dute.
Clint Eastwooden Mystic River, ostegun gauean
Clint Eastwood-en maisulanen artean dago Mystic River, eta thrillerra eta drama arte handiz nahasten dituen filma da. Bostoneko langile auzo arriskutsu batean girotuta dago. Sean Penn, Tim Robbins eta Kevin Bacon aktoreen interpretazio ezin hobeak, tragedia batek berriz batuko dituen hiru gizonen istorioa erakutsiko digu. Haietako baten alabaren hilketak, iraganeko mamuak berpiztuko ditu hiru lagunen artean.
Ostiralean, El Patriota
1776. urtean, Ingalaterra Berriko kolonoen independentzia gerratean girotutako filma da El Patriota. Mel Gibsonek hezurmamitzen duen erretiratutako soldadua da pelikula epiko honen protagonista. Hasiera batean, ez du gerratean parte hartu nahi izango, bere familia eta bere zazpi seme-alabak zaindu nahi dituelako. Hala ere, bere semerik zaharrenak ejertzitoan izena ematen duenean, gauzak aldatuko dira. Barne kemen handiarekin, pelikulak ikus-entzuleak hunkituko ditu, akzioa, drama, samurtasuna eta tragedia bat egingo dituen istorio ikusgarria eskainiz.
Ez galdu zinemarik onena, asteazkenetik ostiralera, 22:30etatik aurrera, ETB2n.