Itxi

Marijaia

Marijaiaren etorrera, zuzenean, larunbatean, ETB-2n eta eitb.com-en

M.A.

ETB

Bilboko jaien hasiera eskainiko duen saio berezia 18:00etan hasiko da eta 19:30eak arte luzatuko da. ETB2k eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute.

Euskal Telebistako bigarren kateak, ohikoa duen bezala, euskal hiriburuetako jaien hasierarekin bat egiten du, eta larunbat honetan Bilboko Aste Nagusiaren hasiera ekitaldia eskainiko du. Zuzen-zuzenean arituko dira Sonia Charcan eta Iñigo Lejarza Marijaiari ongietorria ematen. 18:00etatik aurrera, Arriaga Antzokian abiatuko den jaiari buruzko kontakizuna egingo dute.

Bestalde, Maite Eskarmendi eta Luisma Laboa kazetariak kaleko giroaren berri emango dute. Arriaga Plazara gerturatutako bilbotarrekin egongo dira, euren hitzak eta zirrara jasotzeko. Pregoia, txupinazoa eta Marijaiaren agerpenaren ostean, Bilbok ekintzez eta kontzertuz betetako bederatzi eguneko jaiari hasiera emango dio ehunka bilbotarren aurrean. ETBko kamerak bertan egongo dira gertatzen den guztiaren berri emateko.

Ondoren, 'Aquella Aste Nagusia' dokumentala emango du ETB2K. Saio bereziak Bizkaiko hiriburuko lehen jai soil haien oroitzapenak ekarriko dizkigu bilbotarren testigantzen eta irudien bidez. Bilboko jaiak martxan jartzea ekarri zuen espiritua oroituko dugu larunbat iluntzean.

Aste Nagusiaren hogeita hamar urteen dokumental berezi honetan ikusiko ditugu, besteak beste, Kepa Junkera, Mariví Bilbao, Klaudio Landa, Julio Ibarra, José Antonio Nielfa La Otxoa, eta Francis Díez. Euren oroitzapenak eta bizipenak ezagutuko ditugu dokumental honetan.