22:00etan
Sara Gandara eta Oihan Vega, 'Bilboko Suak 2013' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Astondoa pirotekniaren prestaketak gertutik jarraituko dituzte, su artifizialen erakustaldia zuzenean eskaini aurretik.
Gaur, asteartea, Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok bi gonbidatu berezi izango dituzte 'Bilboko Suak 2013' saioan: Sara Gandara, ETBko aurkezlea, eta Oihan Vega, Gazteako esataria.
Bestalde, saioak Bilboko kaleetan izandako giroa jasoko du, Unai Etxabe eta Joseba Olagarai erreportarien eskutik. Besteak beste, Santiago Plazan izango dira bertso-saioa entzuten, eta ondoren, Astondoa pirotekniaren prestaketa lanak ikusiko dituzte, su artifizialen zuzeneko emanaldiaren aurretik.
'Bilboko Suak 2013', 22:00etatik aurrera, ETB1en.