22:00etan
Asier Hormaza aktorea, 'Bilboko Suak 2013' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Jon Aldaiturriagarekin, Bilboko Alde Zaharreko merkatarien elkarteko gerentearekin, izango dira. Bestalde, Castellongo Pirotecnia de Altunaren suak izango dira ikusgai zuzenean.
Gaur, osteguna, 'Bilboko Suak 2013' saioak Asier Hormaza aktorea eta Jon Aldaiturriaga, Bilboko Alde Zaharreko merkatarien elkarteko gerentea, izango ditu gonbidatu nagusiak. Haien laguntzaz, Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok, eguneko jai giroaren berri emango dute.
Bestalde Joseba Olagarai erreportariak Algara txosna arakatuko du barrutik, eta Unai Etxabek, zazpi kaleetan barrena murgilduko da bertako ikuskizun, giro eta musika dastatzera.
Amaitzeko Castellongo Pirotecnia de Altunaren su artifizialen erakustaldia eskainiko dute zuzenean.
'Bilboko Suak 2013', 22:00etatik aurrera, ETB1en.