Itxi

Zinea

‘Paraíso robado’, larunbatean ETB2n

Maitasunaren eta traizioaren inguruko bi kapituluko miniseriea, larunbatean, 22:00etatik aurrera.

‘Paraíso robado’, Karibe itsasoan kokatutako akziozko drama, larunbat gauean izango da ikusgai, Euskal Telebistako bigarren katean.

Arkeologo aberats baten alaba, Rebecca, Karibera joango da bere aitari proiektu batekin laguntzeko asmoz. Halere, bidaia ez da berak espero zuena izango, eta, gertakari arraro asko izan ostean, bere aita hil egingo da, sute batean. Orduan, Rebecca gertatutakoa aztertzen hasiko da, eta maitasuna aurkituko du paradisuan.

‘Paraíso robado’, larunbat honetan, 22:00etatik aurrera, ETB2n.