22:15ean
Alex Txikon eta Pablo Berasaluze, igandeko 'Bilboko Suak 2013' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Ourenseko Xaraiva S.L. pirotekniaren erakustaldia eskainiko dute zuzenean.
Igande honetan, Alex Txikon alpinista eta Pablo Berasaluze pilotaria izango dira azkeneko 'Bilboko Suak 2013' saioan, gonbidatu nagusiak. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok Bilboko Aste Nagusiari agur esango diote, kaleetan izan den jai giroaren berri emanez.
Unai Etxabe erreportaria Erraldoien XXIV bilkuran izango da, eta Joseba Olagarai bere aldetik, Tixtulari Alrdean izango da Niko Etxartekin. Horrez gain, Trapu Zaharraren emanaldia jarraituko du Arriaga Plazan.
Saioa amaitzeko, Ourenseko Xaraiva S.L. pirotekniaren erakustaldia eskainiko dute zuzenean Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXIII. Lehiaketa Nagusiaren barruan.
'Bilboko Suak 2013' igande honetan 22:15etik aurrera ETB1en.