Itxi

Felix Linaresek aurkeztuta

John Ford-en heriotzaren 40. urtemuga, gaur 'La Noche de' saioan

A.E.

EiTB

Gainera, Jason Statham protagonista duen  La carrera de la muerte izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

Felix Linares. Argazkia: EITB

'La Noche De' saioak John Ford zinemagileari omenaldi berezia egingo dio gaur bere heriotzaren 40. urtemuga betetzen dela eta. 'La Noche de'k ''Artxibategi sekretua''  zabalduko du Ford-en alderdirik ilunena erakusteko, eta haren sekretu garrantzitsuenak argitzen saiatuko dira. 22:30ean hasiko da saioa, ETB2n.

Zinemagile ospetsuak Hollywoodeko izar garrantzitsu batekin harremana izan zuela badakigu, baita Bigarren Mundu Gerran aritu zela ere. Ku Klux Kaneko kide izan zela ere badiote. Kontu hori eta beste batzuei helduko diete erreportajean.

La carrera de la muerte filma emango dugu saio honetan, 70eko hamarkadan grabatutako akziozko filmaren egokitzapena, hain zuzen ere.  Jason Statham aktorea da protagonista. Filmaz eta aktore nagusiari buruz aritzeaz gain, jatorrizko filmaren inguruan ere arituko dira.

Hollywoodeko gaur egungo izarrei buruz ere mintzatuko dira. Matthew McConaughey eta Reese Whiterspoon-en txanda izango da aste honetan.  Bi aktore horiek izan dituzten harreman eta amodio zerrenda errepasatuko du Felix Linaresek.

Uda guztian egiten ari den modura, eguzkiaren bila ere abiatuko da 'La Noche De'. Bi leku harrigarri erakutsiko dituzte: batean, sirenatxo bat dago, eta bestea, berriz, lur azpian omen dago.

'La Noche de La Carrera de la Muerte' 22:30ean izango da ikusgai, ETB2n.

Informazio gehiago (1)