Itxi

Dokumentalak

1983ko uholdeak oroitzeko saioak, astelehen gauean nagusi

A.H.

EITB

268.000 ikus-entzulek egin zuten bat  '1983. Euskadi Urperatuta' dokumentalaren estreinaldiarekin, ETB2n.

1983ko uholde larriak gertatu zirenetik 30 urte bete ziren astelehenean, eta Euskal Telebistak zorigaiztoko hondamendi naturala gogora ekarri nahi izan zuen ETB2n, '1983. Euskadi inundada' dokumentalaren estreinaldiarekin. Saioak gaueko ordutegi nagusian lidergoa lortu zuen, eta % 13.9ko audientzia zatia izan zuen. Jabi Elortegik zuzenduta, tragedia gertutik bizi izan zuten hainbat biktimen istorio pertsonalak gogoratu zituen dokumentalak. Emanaldian zehar,  268.000 ikus-entzulek bat egin zuten dokumentalarekin Euskadin eta eragin esparruan.

Uholdeak ETB2ko asteleheneko programazioan nagusitu ziren, eta ondoren, 'Inundaciones del 83' dokumentala eskaini zuen bigarren kateak. Kasu honetan, hondamendiaren irudi hunkigarriek eta testigantza gogorrek ekarri zuten uholde larria gogora. Bigarren dokumentala ere bere ordu tartean nagusi izan zen. Saioak % 14,2ko audientzia  lortu zuen eta 229.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin esparruan.

Uholdeek euskal gizartean arrasto handia utzi dute. Programazio bereziak eskuratutako audientziak ere horixe adierazten du. 30 urte igaro dira, eta 34 hildako, 5 desagertu eta 200.000 milioi pezetako (1.200 milioi euro) kalte materialak utzi zituen ezbeharra gogoan dute oraindik askok.

Informazio gehiago (2)