Itxi

22:15ean

'Miss agente especial' filma, gaur, ETB2n

Leer en Castellano

Akzioa eta komedia lotzen dituen film hau Donald Petriek zuzendu du, eta Sandra Bullock, Michael Caine eta Benjamin Bratt ditu protagonista.

Euskal Telebistako bigarrek kateak Miss agente especial (Miss Congeniality, 2000) filma eskainiko du gaur gauean. Akzioa eta komedia lotzen dituen pelikula hau Donald Petriek zuzendu zuen, eta Sandra Bullock, Michael Caine eta Benjamin Bratt ditu protagonista.

Sandra Bullock Gracie Hart da filmean, FBIko agente baldar xamarra. Misio batean hanka sartu duenez, administrazio lanak egiten ari da orain. Alabaina, terrorista batek FBIri gutun bat bidaliko dio, hurrengo atentatua non izango den asma dezaten. Unitateko buruak, Harry Mackdonaldek (Ernie Hudson), Eric Matthews (Benjamin Bratt) izendatuko du auzi horretako arduradun, eta hark (Gracieren laguntzaz) eta haren taldeak, Miss Estatu Batuak lehiaketan agente bat infiltratzea erabakiko du, hura izango omen baita terroristen jomuga berria.

Miss Agente Especial filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.