Igande arratsaldean
Beloradoko pilota jaialdia, zuzenean ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Horrez gain, Joakin Garmendia eta Irati Astondoaren arteko sega desafioa eskainiko dute.
Igande honetan, Beloradoko pilota jaialdia eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Lehenengo partida Lemuno-Cecilio eta Tainta- Aretxabaleta bikoteen artekoa izango da, eta ondoren, Bengoetxea VI- Ibai Zabala eta Arretxe II- Beginok jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna, zuzenean ETB1en eta eitb.com-en.
Horrez gain, ETB1ek astero herri kirolari eskainitako tartean, Joakin Garmendia eta Irati Astondoaren arteko sega desafio berezia eskainiko dute. Abuztuak 24ean Anoetan grabatutako emanaldiaren berri, Koldo Aldalurrek emango du, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.