22:30ean
'Tu Edificio Favorito', igande honetan, ETB2n
A.H.
EITB
Andoni Agirregomezkortak, Javier Clementek eta Susana Soletok euren eraikinik gustokoenak erakutsiko dituzte.
Igande honetan, 'Tu Edificio Favorito' saioaren atal berri bat eskainiko du ETB2k. Africa Baetak gidatuta, aste honetako hiru gonbidatuek gehien atsegin duten eraikina aurkeztuko dute: Andoni Agirregomezkorta eta Susana Soleto aktoreak, eta Javier Clemente futbolari ohi eta entrenatzailea.
Igandeko emanaldian, Andoni Agirregomezkorta aktoreak Donostian oso ezaguna den Miramar jauregia erakutsiko du: hiriaren ikuspegi ezin hobea duen tokia, eta historia handiko eraikina. Javier Clemetek, bere aldetik, San Mames aukeratu du bere Euskal Herriko eraikinik gustukoena bezala, eta Athleticen estadioaren izaeraz eta bertan bizi izan dituen hainbat gertakariz arituko da luze eta zabal.
Amaitzeko, Susana Soleto aktoreak Arabako Errioxan dagoen Marques de Riscal hotelera egingo du bisita. Marques de Riscal upategien ondoan, Elciego herrian dago kokatuta, eta Frank O. Geryk diseinatutako eraikin ikusgarria da.
Gromaz etxeak ETBrentzako egindako saioa da 'Tu Edificio Favorito', eta gure lurraldeko arkitektura esanguratsuena gertutik ezagutzeko modu berria da. Adituek gonbidatu ezagunak lagunduko dituzte euren erakusketetan, eraikuntza bakoitzaren datu eta bitxikeri interesgarrien berri emanez.
'Tu Edificio Favorito' igande honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n.