Kargatzen...
Itxi

Zuzenean

Real Sociedad B-Toledo, larunbatean, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Urriza-San Miguel erremonteko Torneo Kutxako finala ere emango da.

Argazkia:EFE

Bigarren B Mailari tartean eginez, Real Sociedad B eta Toledo taldeen arteko norgehiagoka eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek larunbatena, 17:00etan, zuzenean. Xabier Anduezak egingo ditu esatari lanak Juanan Larrañagaren laguntzaz, eta Joseba Urkiola arduratuko da elkarrizketak egiteaz.

Ordu berean, ETBKn, zuzeneko beste emankizun bat izango da: erremonteko Kutxa Torneoko finala: Urriza egungo txapeldunak San Miguel gaztea izango du aurrez aurre. Koldo Aldalur eta Manuel Arrizabalaga Matxin izango dira berriemaile Hernaniko Galarreta pilotalekutik.